miércoles, 19 de septiembre de 2007

domingo, 15 de julio de 2007

Ikas estiloak. Hasiera hasiera ematen

Hasierari hasiera ematen...Nolakoa zara zu?

Nahi izango bagenu ere ez dago idazteko prozesu zuzen bakarra. Nork bere estrategiak garatu behar ditu, gaitasun, nortasun eta jarrera multzoen arabera. Jensen eta Ditiberio, adibidez, zenbait aldagai topatu dituzte. Barnerakoia eta sentitzeko jarrera baduzu, agian nahiago izango dituzu eskemak , zerrendak eta orden bati jarraitu. Jendeartekoa bazara, agian, idazketa librea izango duzu gogokoen eta bat-bateko idazketarekin eroso sentituko zara.Ez dago errezeta bakarra, eta teknika guztiak ez dira denontzat erabilgarriak. Bakoitzak ikasi beharko duzue gaitasunaren araberako eta idazteko estiloa topatzen, halanola, jasango dituzuen blokeoak gainditzen, eta eragingarrienak diren tekniketan sakontzen, eta berauek egokitzen .

Ikas- estiloen deskribapena. ( hauxe, hurbilketa xume-xumea da, ez hartu oso seriotan )

Ikusiz ikasteko joera

Asko gustatzen zait marraztea eta nire kuadernoek irudi eta gezi asko dituzte
Hobeto gogoratzen ditut gauzak idazten baditut, nahiz eta gero begiratu ez
Telefono zenbaki bat gogoratzeko , asko laguntzen dit imagin bat eratzeak gogoan
Azterketa batean informazioa gogoratzeko, informazio egokia dagoen liburuaren orria bisualizatzen dut
Helbide baten mapa egin behar dut paper batean, bestela galdu egiten naiz
Hizketan dagoen pertsona bat ikusteak laguntzen dit informazioa hobeto gogoratzen
Jendea, lekuak edo dokumentoak ikusi ahal ditut nire gogoan
Zarata asko badago asko kostatzen zait kontzentratzea
Txantxa bat entzuten badit ez dut ondo ulertzen
Hobeto lan egiten dut zarata handia ez dagoen leku batean

Entzunez ikasteko joera
Irakurtzen dudanean ozenki egiten dut
Zerbati memorizatzeko ozenki errepikatzen dut behin baino gehiagotan
Zerbait ulertu nahi badut, beste pertsona bati azaltzen saiatzeak asko laguntzen dit
Klasean ez dut apunterik hartu beharrik irakasleak esandako gogoratzeko, apunteak hartzen baditut ez dut entzuten
Hobeto gogoratzen dut jendeak dioena janzten duena bainoNahiago dut irratian entzutea berriak egunkariak irakurtzea baino
Nahiago ditut ahozko mezuak (grabagailuak…) ohar idatziak baino
Ez daukat arazorik pertsonaren batek esaten duena ulertzeko nahiz eta nire begiak itxita egon edo klasetik kanpora begira egon
Neura buruarekin ari naiz hizketan idazten nagoela edo arazo bati irtenbidea bilatzen ari natzaiola
Nahiago dut norbaitek esatea nola egin zerbati instrukzioak irakurri baino

Ekinez ikasteko joera

Ez zait gustatzen irakurri edo entzutea instrukzioak nahiago dut egiten hasi.
Askoz hobeto ikasten dut irakasten badidate zelan egiten den eta gero aukera ematen badidate egiteko
Hobeto ikasten dut musikarekin
Arazo bati bilatzen diot irtenbidea planifikatu gabe, modu ezberdinak saiatuz
Nire ikasteko lekua desordenatuta dago
Irakurtzen dudanean ezpainak mugitzen ditut
Apunteak hartzen ditut baina gero ez ditut irakurtzen
Ezagutzen ez ditudan lekuetan ondo orientatzen naizHobeto ikasten dut mugitzeko aukera badaukat
Hitz bat gogoratzen ez dudanean eskuez adierazten dut “nola esaten da?”

Aholkuak

1. motakoentzat

Lan deigarria egin.
Taulak grafikoak eta diagramak erabili.
Idatzi gabeko zuriune asko utzi ideiak eta ñabardurak gehitzeko geroago.
Mapa mentalak egin
Irudimena erabili, hitz gakoak erabili, argazkiak ikusi benetan edo mentalki.
Gogoratu nahi duzun guztia apuntatu.
Paperean “pentsatu”, idazten hasi baino lehen, emango dituzun pausuak eta helburuak idatzi
Bakarrik idatzi, hitz egin eta idatzi batera ez da oso ona zuretzat

2. motakoentzat

Ozenki pentsatu.
Zeure buruarekin hitz egin, helburuak eta pausuak ozenki esan, baina idaztea ere ez legoke txarto.
Berrikusten ari zarela ozenki irakurri idatzitakoa.
Zuzenketak egin zeure buruarekin ari zarela hizketan. Hobeto ulertuko duzu idatzitakoa ozenki irakurtzen baduzu.
Grabagailu batekin idatzi.
Grabatu ideiak horrela azkar azkar pentsatuko duzu pentsamenduaren trena galdu gabe, gero transkibituko duzu.
Esan beste pertsona bati ere zuzentzeko
Hitz egin zure ikaskide batekin zure ideiez, ideia jasa teknika erabili .
Marrak dituen paper batean idatzi, modu auditiboan ikasten dutenei asko kostatzen zaie zuzen idaztea
Aurkezpen bat egin baino lehen, pilo bat aldiz entzun zure buruan eta ziurtatu nahi zenuen bezala doala.

3 . motakoentzat
Txilea murtxikatu idazten duzun bitartean.
Orokorretik zehatzera irakurri eta idatzi.
Testu luze bat irakurtzen duzunean gainirakurketa bat egin ideia bat egiteko, gero laburpena begiratu eta gero atalaren amaierako galderak, gero berriro irakurri guztia.
Metodo espazialak erabili, mapa mentalak eta eskemak, horrela ideiak banatuko dituzu espazioan
Lan korapilatsuak bisualizatu hasieratik amaieraraino hasi baino lehen, horrela helburua izango duzu ondo zehaztuta ñabarduretan lan egiten duzun bitartean.
Gainezka sentitzen bazara, ikusi berriro sekuntzia osoa.
Baina, ez zara bakarra, irakurri ondorengo estiloak, eta erabaki noren edo nortzuen ezaugarriak dituzun zuk.

Estebe

Esteperi itzel gustatzen zaio irakurtzea eta idaztea, egunero irakurtzen du egunkaria, aldizkarik begiratzen ditu, liburutegiean liburu batzuk ari da irakurtzen batera eta prentsaren bidez, argitaratu dituzten liburu berriak eta sari literarioen berri lortzen du. Nahiko luke idazle on bat izan eta horregatik denbora luze ematen du idazten, bere egunkari ezkutua dauka, lagunentzako gutunak, bidaien gaineko oroitzapenak, oharrak eta abar. Idazten duenean buru belarri ekiten dio testuari eta jario itzelaz idazten du, erraztasunez , zirriborrorik egin gabe, eta ez du denborarik hartzen berriro irakurtzeko idatzitakoa. Idatzi eta denbora luzera irakurtzen du idatzitakoa gogoratzen ez duenean hain zuzen. Bere ustez: inspirazioa datorrenean ez dago itxaroterik, ez dago gelditzerik, arteak ez du itxarroten!!! Bere lagunek ez dute oso ondo pasatzen berak idatzitakoekin, baina bera pozarren dago!!!

Izarra

Izarra oso konforme gelditzen da idazten duenarekin, bere irakurleek erraz ulertzen diote eta gainera berak badaki modu argian idazteko gai dela ideia korapilatsuak. Txikitatik idazteko zaletasuna dauka eta aisialdiaren tarte luzeak eskeintzen dizkio idazketari. Gutunak idatzi eta irakurrri, egunkari ezkutuan idatzi, ordenagailuan idatzi, panpin edo tren batekin jolasten zen bezala idaztea ere jolas dauka; ipuin bateko hitzak deszifratuz edo berri bat asmatuz. Lagunek ta irakasleek akats gutxi topatzen dituzte, baina honek ez du esan nahi ez dituenik zalantzak, ez, baina ohituta dago lan egiten eta ez dauka nagirik gramatika liburuetan edo hiztegietan begiratzeko. Gainera mania bat dauka, testu bakoitzeko zirrriborro asko egiten ditu eta behin eta berriz irakurtzen du idatzitakora akatsen bat lerratuta ere.

Estanislao

Estanislaori lanak ematen dizkio idazteak. Ortogragia akats asko egiten ditu, anbioguotasun asko lerratzen zaizko, bukatu gabeko esaldiak edoo itxuragabeak, eta esangura pertsonalez betetako hitz asko jartzen ditu. Irakurleek arazo asko dituzte testuak ulertzeko eta askotan txarto interpretatzen dituzte edo zati batzuk irakurri gabe uzten dituzte. Batzuetan esaten du erraz eta zuzen idatzi nahiko lukeela , eta gramatika libururen bat erosi ere egin du. Baina egia esan idatzitakoak zeharo aspertzen eta nekatzen du; nahiago du telebista ikusi edo lagunekin hitz egin. Derrigorrezkoa baino ez du irakurtzen: testu liburuak, gutunen bat, udaletik heltzen zaion oharren bat eta abar. Idazteak nagi handia ematen dio, hau asperdura! Ez dauka inoiz gutun bat erantzuteko astirik edo historia lanak egiteko. Azken mementorako uzten du dena eta gero, hestu ta larri ibiltzen da, bururatutako guztia apuntatzen du, hausnartu eta birpasatu gabe, laster bukatzeko eta beste gauza bati ekiteko.

Estefanía

Estefania oso zorrotza da eta denbora luze ematen du idazten. Idazten duenean , luze edo laburra izanda ere, zirriborro bat edo gehiago egiten ditu, ideiak azaltzeko erarik dotoreena eta argiena bilatzeko. Testuaren aurkezpenaz ere arduratzen da: argia eta garbia izan dadin testua, akats tipografikorik gabekoa, ulerterraza. Ez dio inporta gramatika liburuetan edo hiztegietan begiratzeak zalantzak dituenean, bere ustez, hau da bide on- ona hitz berriak ikasteko eta gainera komeni zaiola uste du zalantza gehiegi ditu eta. Bere irakurleek akats asko topatzen dituzte bere testuetan, eta ez bakarrik ortografia akatsak eta erderakadak,… egitura arraroak, anbiguoak direnak eta lagunarteko adierazmolde asko ere bai. Gurasoek eta nebarrebek bezala oso gutxi irakurtzen du, ez zaio eta gustatzen


nolako naiz ni??

Esteperi bezala
itzel gustatzen zait irakurtzea eta idaztea.

Izarrak bezala ....
Estanislaok bezala ....
Estefaniari bezala....


nolakoa naiz idazten dudanean: Inkesta


nolako naiz idazten dudanean?

Erantzun baino lehen instrukzioei jarraitu. Markatu zure idazteko jarrera adierazten duen baieztapean. Zehatza ez bada idatzi nahi duzun ñabardura. Zenbatu erantzunak eta irakurri jardueraren amaieran ematen dizugun balorapena.

1. ereduak bilatzen ditut

a) Idazten hasi baino lehen, beti bilatzen edo irakurtzen ditut idazteko asmoa dudanaren moduko testuak
b) Ezagutzen ez dudan testu bat idatzi behar badut orduantxe bilatzen ditut ereduak
c) Ez dut inoiz eredu gisa erabilgarria izan dakidakeen testurik bilatzen edo irakurtzen.

2. Nire irakurleengan pentsatzen dut

a. idazten dudan bitartean beti ditut gogoan testuaren irakurlegaiak
b. Bakarrik hartzen ditut kontuan irakurlegaiak idazten hasi baino lehen
c. Gehiago hartzen ditut kontuan komunikatu nahi ditudan ideiak irakurleak baino

3. Ideiak bilatzen ditut hasieran

a. bururatu ahala apuntatzen ditut
b. Ideiak apuntatzen ditut neura erara idatzita eta neura buruarentzat baina geromoldatzen ditut nire irakurleek ondo uler dezaten testua, euren hitzak litezkeenak bilatzen ditut
c. Ideiak idaztean irakurleek ulertzeko moduan moldatzen ditut, euren hitzak eta espresioak litezkeenen bidez


4.- zirriborroak egiten ditut

a. ez du zirriborrorik egiten zuzen idazten dut eta gero corrector likidoen bidez zuzentzen dut
b. zirriborro bakarra egiten dut eta garbira pasatu baino lehenago zuzentzen dut
c. testuaren zailtasunaren arabera hainbat zirriborro egiten ditut eta zirriborro hauek hainbat aldiz zuzentzen ditut


5.- Planak eta eskemak egiten ditut eta gero aldatzen ditut

a. Ez dut inoiz eskemarik edo testu-planik egiten, ideia mental bakarra abiapuntu hasten naiz idazten.
b. Hasierako eskema bat egiten dut baina idazten dudan bitartean aldatzen dut
c, Askotan testu-plan eta eskema hainbat egiten ditut, baina idatzi ahala ideia gehiago bururatzen zaizkidanean askotan aldatzen ditut.

6. Idazten dudan bitartean irakurtzen dut idatzitakoa

a. Idazten dudan bitartean eten asko egiten ditut, idatzitako testu zatiak behin eta berriz irakurtzeko
b. Behin edo birritan irakurtzeko etenen bat egiten dut, baina bakarrik zati jakinetan
c. Idazten dudan bitartean ez dut etenik egiten eta gutxitan irakurtzen dut idatzitakoa bukatu baino arinago

7.- Edukia eta idaz-tankera berrikusten dut

a. Batez ere, hitzak eta perpausak berrikusten ditut: tankera, gramática, ortografía, puntuazioa
b. Batez ere edukia berrikusten dut, perpausa, lerroalde eta zati zabaletan,: ideien egituraketa ere eta zentzu orokorra
c. Edukia zein idaz-tankera berrikusten ditut

8.-Ideia bat idazten dut

a. Era askotara berridazten dut ideia bat, hitzak aldatzen ditut, ikuspuntua, doinua eta abar
b. Batzuetan esaldi baten lehenengo bertsioa gustatzen ez bazait berriro idazten dut
c.Iia inoiz ez dut ideia baten lehenengo bertsioa aldatzen eta egiten badut akatsen bat zuzentzeko egiten dut


9. Zirkustantzia hainbatetan idazten dut

a. Idaz prosezuan zehar prozedura berdina segitzen dut: ideiak sortu eta antolatu, idatzi eta berriskusi
b. Ez ditut beti urrats berdinak segitzen, baina lan prozedura berdina erabiltzen dut beti
c. Nolako egoeratan nagoen idazten dudanean horrela idazten dut


10.Manualak begiratzen ditut

a. Inoiz ez dut hiztegirik edo gramática libururik erabiltzen ezta zuzentzaile informatikorik ere
b. Askotan kontsultatu behar izaten ditut
c.Bakarrik idazti zailetan


1.3 galderak: a.4 b.6 c.2

2,6,8 galderak: a.6 b.4 c.2
4,5,7,9 galderak: a.2 b.4 c.6
10 galdera: a.2 b.6 c.4



Gehienezko puntuazioa 60 da , idazle aritu bati dagokiona eta gutxienekoa 20 , oso aritua ez denari dagokiona
Idazle arituek lan prozesu konplexua garatzen dute. Honela bada, irakurlegaiak hartzen ditu kontuan eta aztertzen ditu, testu planifikatzen du, ideiak bilatzen ditu, zirriborroak egiten ditu eta berrikusten dtu. Honela, idazleak, testu koherente, argiak eta zuzenak egiten ditu, irakurleak ondo ulertzen dituenak. Oso arituak ez direnek ordea, askoz ere modu sinpleagoan idazten du, gogoetak idazten ditu bururatu ahala, zuzendu barik, planifikatu barik, aritua ez den idazleak zera uste du: idaztea bat bateko ekintza dela, hitz egitea bezala eta ez duela elaboraziorik behar. Horregatik euren idaztietan arazo asko agertzen dira; inkoherentziak, hizkuntzaren aldetik ez dira oso zuzenak, anbiguitate asko agertzen dira …..

Erantzun

Nolakoa naiz ni beraz, une honetan? ______________________________________________________-